Ordainsari-berdintasuna nazioarteko legediak aitortutako eta babestutako eskubidea da. Horren arabera, emakumeek eta gizonek balio bereko edo berdineko lanagatik ordainsari berdina jasotzeko eskubidea dute.

Ordainsari-berdintasunerako politikaren helburua soldata-arloan emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ezerako eskubidea gauzatzeko enpresa bakoitzean neurri espezifikoak ezartzea da.

 

Hauek dira enpresak kontuan izan beharreko 6 gakoak

  1. Zer da ordainsari-erregistroa?

Ordainsari-erregistroa gardentasun neurri bezala erabili daitekeen dokumentua da eta hauek osatzen dute:

– Enpresaren ordainsari-egoeraren diagnostikoa. Honen barne, lanpostuen edo ordainsari-aldea eragin dezaketen beste faktore garrantzitsu batzuen ebaluazioa.

– Ordainsari-desberdintasunak zuzentzeko jarduera plan bat eta beharrezkoak diren hobekuntzak martxan jartzeko eta jarraitzeko sistema bat.

  1. Zer informazio jasotzen du ordainsari-erregistroak?

– Soldaten batezbesteko balioak

– Soldata-osagarriak

– Soldataz kanpoko pertzepzioak

Informazio hori guztia sexuaren arabera bereizita egongo da plantilla osoan.

  1. Zer erreferentzia-aldi du erregistroak?

Urte naturak bateko aldia izango du ordainsari-erregistroak.

  1. Zein enpresak izan behar du ordainsari-erregistroa?

Gure herrialdean jarduten duten enpresa guztiek ordainsari-erregistro bat izan behar dute, beren tamaina eta sektorea edozein dela ere.

  1. Zein da ordainketa-erregistroaren eta ordainketa-auditoretzaren arteko desberdintasuna?

50 langiletik beherako enpresek ordainsari-erregistro bat izan behar dute derrigorrez eta 50 langiletik gorako enpresek ordainsarien-auditoretza barne hartzen duen Berdintasun Plan bat aplikatu behar dute, ordainsarien-erregistroaz haratago doana eta adierazle gehiagoren ebaluaketa suposatzen duena.

  1. Zer da ordainsari-auditoria?

Ordainsari-auditoria Berdintasun Planean barneratutako ordainsarien gardentasunerako tresna bat da. Enpresaren ordainsari-sistemak soldatei dagokienez emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa betetzen duela egiaztatzeko beharrezko informazioa lortzea du helburu.

 

Ordainsari-erregistroarekin laguntza behar al duzu?

Zure enpresak ordainsari erregistroarekin edo bere Berdintasun Planaren ezarpenarekin laguntza behar badu, GRUPO GISMAtik modu erraz eta arinean lagunduko dizugu.

Anima zaitez 943 287501 telefonora deituz edo bidali email bat grupogisma@grupogisma.com helbidera.