Otsailaren 22an Soldata Berdintasunaren Eguna ospatzen da, gizartea Generoko Soldata-Arrakalari buruz kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko eta emakumeen eta gizonen soldata parekatzeko beharrezko neurriak hartzeko.

Soldata- edo ordainsari-berdintasuna nazioarteko legediak aitortutako eta babestutako eskubidea da. Horren arabera, emakumeek eta gizonek balio bereko edo antzeko lan batengatik ordainsari bera jasotzeko eskubidea dute.

 Arau-esparru bat izan arren, eta soldata- eta lan-arloko genero-berdintasunaren arloan urrats garrantzitsuak ematen ari diren arren, datuek adierazten dute emakumeek gizonek adina irabazteko lan gehiago egin behar dutela, eta oraindik ere beharrezkoa dela enpresek benetako berdintasun hori lortzeko konpromisoa hartzea.

Zer da Generoko Soldata Arrakala?

Generoko soldata-arrakala ehuneko bat da, gizonen eta emakumeen soldataren arteko aldearen emaitza gizonen soldatarekin zatituta lortzen dena.

Europar Batasunean, batez beste, emakumeek % 14 gutxiago irabazten dute, eta Espainian arrakala % 11’9koa da. Horrek esan nahi du, gizon baten urteko soldata berdintzeko, Europako emakume batek ia hilabete eta erdi gehiago lan egin beharko lukeela.

Nola sustatu soldata berdintasuna?

Generoko Soldata-Arrakala prebenitzeko neurriak:

  1. Lanpostuen deskribapenak aldian behin berrikustea.
  2. Lanpostuak metodo objektibo baten bidez baloratzea.
  3. Lanpostuen balorazioaren araberako ordainsari-politika ezartzea.
  4. Sexuaren araberako urteko soldata-berrikuspenak egitea, egon daitezkeen aldeak edo desberdintasunak identifikatzeko.
  5. Promozio profesionalak langile guztiei jakinaraztea.
  6. Emakumeak erantzukizuneko postuetara sustatzeko ekintzak abian jartzea.
  7. Lanean malgutasuna eta kontziliazioa bultzatzea.

 

Gehiago jakin nahi al duzu Soldata Berdintasunerako eta Ordainsari Erregistrorako neurriei buruz? Kontsultatu gure blogeko artikulua Ordainsarien Berdintasunerako Politika zer den ulertzeko 6 gako.

Zure enpresak Berdintasun Plana diseinatu eta ezartzeko laguntza behar badu, GRUPO GISMAn modu erraz eta arinean lagunduko dizugu. Deitu 943 28 75 01 telefonora edo bidali mezu elektroniko bat grupogisma@grupogisma.com helbidera.