Irailaren 18an Soldata Berdintasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, Nazio Batuen Batzar Nagusiak sustatua, balio bereko lanaren truke soldata-berdintasuna lortzeko beharraz kontzientziatzeko, eta giza eskubideekiko eta diskriminazio mota guztien aurkako konpromiso gisa, emakumeen eta nesken aurkako diskriminazioa barne.
Munduko eskualde guztietan, emakumeei gizonei baino gutxiago ordaintzen zaie. Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) datuen arabera, gizonen eta emakumeen arteko soldata-arrakala % 23koa da. Herrialde garatuenetan, soldata-arrakala txikiagoa da, baina esanguratsua izaten jarraitzen du.
Soldata-arraila arazo globala da. Emakume guztiei eragiten die, haien hezkuntza-maila, lan-esperientzia edo familia-egoera edozein dela ere, eta desberdintasun historiko eta estrukturalen iraunkortasunak markatzen duela adieraztea garrantzitsua da.
Arazo hau murrizteko neurriak hartzea eta emakume guztiek lan-munduan eta, oro har, bizitzan aukera berdinak izatea bermatzea beharrezkoa da.
Genero-bereizkeriaren arrazoiak lan-merkatuan
Soldata-arraila arazo garrantzitsua da oraindik ere, eta genero-berdintasunari eragiten dio. Hori murrizteko, lan-merkatuan genero-diskriminazioaren arrazoiak aztertzea beharrezkoa da; besteak beste, faktore hauek:
- Segregazio okupazionala: emakumeek okerrago ordaindutako sektore eta okupazioetan gizonek baino presentzia handiagoa dute.
- Soldata-diskriminazioa: emakumeek gizonek baino soldata txikiagoa jasotzen dute lan bera egiteagatik.
- Amatasuna eta senitartekoak zaintzea: emakumeek aukera gutxiago izaten dituzte lanbidean gora egiteko, etxeko lanen eta zaintza-lanen zama beren gain hartu behar dutelako.
GRUPO GISMAn badakigu kudeaketa korporatiboan berdintasunak duen garrantziaz, eta egunero lan egiten dugu lan-ingurune bidezkoagoak eta berdintasunezkoagoak izateko.
Zure enpresak Berdintasunarekin lotutako alderdi honekin edo beste batzuekin laguntza behar badu, gustora lagunduko zaitugu.