943 287 501

Joan den Urrian 2 pertsona sartu ziren talde administratibo eta komertzialean, eta GRUPO GISMA-n plantilla haunditzen jarraitzen dugu. Profila betetzen dituzula uste baduzu edo ezagutzen duzun norbaitek bete duela pentsatzen badezu, mesedez irakurtzen jarraitu…

Oraingoan, Senior aholkulari bat bilatzen ari gara, proiektuen koordinatzailearen ikuskaritzapean hainbat funtzioez arduratuko dena hain zuzen.

Bezeroarekiko solaskide nagusia izango da, eta honako zeregin hauek bete beharko ditu:

– Bere zereginen jarraipena kudeatzea eta planifikatzea.

– Bezeroaren beharrak ulertzea, negozioa eta prozesuak ulertzea, kudeaketa-sistemak ezartzen edo mantentzen laguntzeko.

– Ondorengo kudeaketa-sistemak ezarri eta aholkatzea:

  • Laneko segurtasuna
  • Kalitatea
  • Ingurumena
  • Berdintasuna

– Bezeroei aholkuak ematea, aurreko gaietan kudeaketa-sistemak mantentzeko.

– Gaikuntza eta prestakuntza ikastaroak ematen gai izatea, aurreko gaietan.

– Kudeaketa sistemen barne auditoriak egitea.

– Kudeaketa sistemen kanpo auditorietan laguntzea.

 

Zer eskaintzen du GISMA taldeak?

Sektorean 20 urte baino gehiagoko esperientzia duen enpresa batean parte hartzea.

Etengabeko prestakuntza eta sustapenerako aukera.

Lan giro bikaina, eta taldekide 1 gehiago  eta erabat babestuta sentituko da lehenengo egunetik.

Azkenik, oso faktore garrantzitsu bat ere eskaintzen da: ordutegi malgutasuna, familia eta lana bateragarri egiteko.

Bilatzen ari garen pertsona al zara? Anima zaitez eta deitu 943 287501 zenbakira, edo idatzi emailez grupogisma@grupogisma.com  kontura.