Egun gogorrak dira hauek guztiontzat baita empresa munduarentzat ere, baina GRUPO GISMA-n ez zaigu zaila gertatzen ohiz kanpoko egoera horri aurre egitea; izan ere, 15 urte baino gehiago daramatzagu TELELANA egiten.

Beti argi izan dugu telelanak abantaila ugari ematen dizkiola enpresari, baina batez ere langileei. Lan-bizitza eta bizitza pertsonala bateratzea errazten du, ordutegiaren malgutasuna, gastuetan eta joan-etorrietan denbora aurreztea, estresa gutxiago ingurune seguru batean sentitzeagatik, eta produktibitate handiagoa, besteak beste. Azken batean, pertsona motibatuta eta beren bizi-kalitatearekin asetuagoak. Ondorioz, gizartearentzat emaitza hobeak.

GRUPO GISMA-n 10 urte daramatzagu gure aplikazio informatikoak garatzen. Honek, segurtasuna ematen digu eta edozein arazo sortuz gero konponbide azkarra eskeintzen digu. Taldearen aldizkako bilerak egiten ditugu, eta, ondorioz, enpresa lanaren jarraipena egiteko aukera dauka, eta enpresarekiko baita lankideen arteko lotura emozionala ez da galtzen. Izan ere, horixe da telelanean emaitza onak lortzeko gakoa: aurrez aurreko lana eta TELELANA orekatzen jakitea.

Badakigu gure bezero eta kolaboratzaile guztiak ez zeudela prest telelanean lan egiteko eta interakzioan aritzeko, baina beste behin ere primerako profesionalak direla egiaztatzen ari gara.

GRUPO GISMA-tik gure bezeroen aldetik jasotzen ari garen babesa eta konpromisoa eskertzeaz gain, krisi hau igaro eta gero, beren langileen artean TELELANA etengabe sustatzen jarraitzera animatzen ditugu, emaitzek merezi izango baidute.