TELELANAK indarra hartu berri du, COVID-19aren ondorioz.

Zenbait enpresa ohituta zeuden era honetan lan egiteko, gure kasuan bezala, izan ere, aurreko argitalpenean kontatzen genizuen bezala, GRUPO GISMAn aspalditik lantzen ari gara TELELANA. Baina beste enpresa askok zezenak harrapatu ditu.

Horregatik, eta gure esperientziari esker, oinarrizko jarraibide batzuk emango ditugu ondoren, telelana ahalik eta atseginena eta produktiboena izan dadin.

SERIOTASUNEZ hartu. Telelana presentziala bezain erreala da.

– Hasierako OHITURAK mantentzea. Gosaldu, dutxa hartu, lanera joan izango bazina bezala jantzi. Hori oso garrantzitsua izango da erloju biologikoarentzat, lanera sartu aurretik.

ORDUTEGIA markatzea. Zereginak ordenatzeko eta lehenesteko balio izateaz gain, mundu guztiak jakin dezan, konektatuta eta lanean zein ordutegitan arituko zaren.

ETXEKOEKIN ARAUAK definitzea, ahalik eta gehien errespetatzen eta gogoz lagun dezaten. Batez ere haur txikiak badaude etxean, oso zaila baita.

– Leku bat bilatzea zure “BULEGO BERRIA” izan dadin eta beti toki berean lan egin.

ARRETA ez galtzea: ez sare sozialik, ezta telebista pizterik ere.

– Noizean behin ATSEDEN HARTZEA, muskuluak luzatzeko eta tartetxo bat deskonektatzeko. Kafea hartu, fruta pixka bat, jogurta, zeozer jan indarrak hartzeko.

WEBCAM-ari beldurra galtzea:

LANKIDEEKIN KOMUNIKAZIOA mantentzea. Bideokonferentziak oso gomendagarriak dira, aurpegiak ikusteko eta kafearen tartetxoa izango balira bezala solasteko.

BIDEOKONFERENTZIAK bezeroekin, hornitzaileekin eta kolaboratzaileekin edukitzea, aurrez aurreko bilerak balira bezala. Zure parte-hartzea beste aldeak aurrez aurre egongo bazina bezala jaso behar du.

– Eta amaitzeko, agurtu eguna OHITURA batekin ere. Adibidez, email guztiak bidalita izan direla egiaztatzeak ordenagailua lasai itzaltzen lagunduko dizu.

Ziur gaude aholku hauek jarraituz, telelanean arrakasta izango duzuela. GRUPO GISMA-n primerako emaitzak lortzen ditugu, eta zuenean seguru ere!