GRUPO GISMA-n 15 urte baino gehiago daramagu telelana egiten ohikotasunez, eta beti izan dugu argi abantaila ugari dakarzkiola enpresari, baita enplegatuari ere. Baina orain dela hilabete batzuk BIDEOKONFERENTZIA bidez AUDITORETZA egingo genituela esan izan baligute, ez genuen sinetsiko.

Kontua da auditoretza batzuk in situ egin behar direla nahita nahiez, baina ekidin daitekeen kasuetan, oso onuragarria izango da inplikatutako alderdi guztientzat.

Azken aste hauetan, gure talde teknikoak URRUNEKO AUDITORETZAK egin ditu ia egunero, eta gaurko argitalpenean, detektatu diren ABANTAILEN berri emango dizuegu:

  • KONTZENTRAZIO HANDIAGOA ETA DENBORAREN OPTIMIZAZIOA. Distrazioak, etenak, deiak eta abar saihestuz gero, denbora ahalik eta gehien optimizatzen da.
  • INGURUNE LASAIAGOA ETA EROSOAGOA. Enpresa batzuetan, ekoizpenaren edo biltegien zaratak auditoretza eten edo zaildu dezake.
  • DEDIKAZIO HANDIAGOA. Dokumentuen azterketa ahal den neurrian aurreratzen bada, auditoretzaren egunean dedikazio handiagoa izango da.
  • KOSTUAK AURREZTEA, joan-etorriak saihesten direlako.

Pertsonen egokitze-gaitasuna benetan harrigarria da. URRUNEKO AUDITORETZAk egitea? Duela gutxi arte pentsaezina zen, baina gaur egun, GRUPO GISMA-n errealitate bat da.