Eraldaketa digitala enpresaren kultura-aldaketa da, datuak teknologia egokien bidez ustiatuz prozesuetan eraginkortasuna lortzeko.
Kasu gehienetan, mundu digitalerako trantsizioak eskuzko zeregin errepikakorrak automatizatzea eta lana optimizatzea ahalbidetzen du eta, horrek, denbora eta eraginkortasun gehiago aurreztea dakar.
Eraldaketa digitala garrantzitsua da oso, zure enpresak bezeroekin dituen harreman-gune teknologiko guztietan, erakundeko pertsonengan, ekipo informatikoetan, informazioaren kudeaketan, talentuan, produktu eta zerbitzuetan, etab.-etan eragiten baitu.
Prozesu honek 6 fase ditu, eta horietatik igaro behar da arrakasta lortu nahi badugu:
- Diagnostiko bat egitea
- Helburuak ezartzea
- Plan bat egitea
- Plan hori inplementatzea
- Emaitzak ebaluatzea
- Hobekuntzak egitea
Hortik aurrera, jarraipen bat egin beharko da, guztia behar bezala funtzionatzen ari dela ebaluatzeko.
Hasierako Diagnostiko Digitala oso fase garrantzitsua da, zure erakundearen barruan hobetu beharreko arloak zein diren detektatzeko aukera ematen baitu, prozesu eraginkorragoak lortzeko. Horrek helburuak zehazten eta, soluzio eta tresna teknologikoekin, plana garatzen laguntzen du, zure erakundearen eraldaketa digitalean arrakasta ziurtatzeko.
Zeintzuk dira zure enpresan Trantsizio Digitala ezartzearen onurak?
- Eraginkortasun operatiboa handitzea
- Kostuak murriztea
- Kudeaketa hobetzea
- Errentagarritasun handiagoa
- Negozio-aukera berriak
- Lehiakortasuna hobetzea
- Bezeroen esperientzia hobetzea
- Ingurumena hobetzen laguntzea
Digitalerako jauzia egitea ezinbestekoa da gero eta lehiakorragoa den merkatu batean biziraun nahi duen edozein enpresarentzat.
Zure enpresa erañdatu egin al da?
GRUPO GISMA-n zure enpresaren behar digitalak ezartzeko prozesu osoan lagunduko dizugu, zure sektorea edozein dela ere.
Anima zaitez 943 28 75 01 telefonora deituz edo email bat bidali grupogisma@grupogisma.com helbidera.