Duela gutxi zabaldu da SPRIk urtero eskaintzen duen ZIBERSEGURTASUN INDUSTRIALA diru-laguntza eskatzeko epea.

Diru-laguntza honen helburua zibersegurtasun industriala bultzatzea da, bereziki, IT (Information Technology) / OT (Operational Technology) inguruneetarako zibererasoen aurkako babes-sistemak EAEko industria-enpresetan bateratzeko eta integratzeko proiektuetan.

  • Zein enpresarentzat da ZIBERSEGURTASUN INDUSTRIALA 2020 diru-laguntza?

Euskal Herriko enpresak. Industria edo zerbitzu sektorekoak, diseinukoak eta logistikakoak, industria-produktuari edo prozesuari lotuak.

  • Zein dira ZIBERSEGURTASUN INDUSTRIALA 2020ko eskaerak aurkezteko epeak?

Epea apirilaren 21ean hasi eta 2020ko azaroaren 27an amaituko da.

  • Zein motatako proiektuak lagunduko dira diruz?

Proiektu-sorta oso zabala da, baina nazioarteko estandarrak ezartzeko aukera nabarmentzen dugu, hala nola ISO 27001-a. Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerei buruzko informazio gehiago lortzeko, esteka hau kontsulta daiteke: https://bit.ly/SPRICiberseguridad Industrial2020

 

GRUPO GISMA-n esperientzia praktiko zabala dugu, bezeroak zibersegurtasunaren arloan dituen beharretara hurbiltzen gaituena, eta ZIBERSEGURTASUN INDUSTRIALA 2020 oso aukera ona da enpresa hauentzat:

-Zibererasoren bat jasan dutenak.

-Bezeroen, hornitzaileen, langileen eta abarren datu sentikorrak kudeatzen dituztenak.

-Informazioa kudeatzeko sistema indartu nahi dutenak.

-Merkatuan faktore bereizle bat lortu nahi dutenak.

Gainera, eskarmentu handia dugu diru-laguntza hau kudeatzen. GRUPO GISMA-k eskaera egiten duenetik zuzenketa igaro arte kudeatzen du; beraz, informazio gehiago jaso nahi baduzu edo zalantzarik baduzu, gustura lagunduko dizugu.

Gurekin kontaktatu dezakezu 943.28.75.01 zenbakira deituz edo mezu elektroniko bat grupogisma@grupogisma.com helbidera bidaliz.