943 287 501

 

Irailaren bukaeran, GRUPO GISMAK Klimaren alde lan egiten duten ETEei zuzendutako lan-tailerrean parte hartu zuen. Lan-tailer hau ADEGIn antolatu zen eta PYMES #PORELCLIMA ekimenaren barruan sartzen da, IHOBEk, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, Aclima Basque Environment Clusterrak eta Comunidad #PorElClimak sustatua, “klima aldakearen aurkako ekintzak enpresa txikietan eta ertainetan bultzatzea” helburu duelarik.

Lan-tailerretako parte hartzaileek gure empresa klima aldaketaren aurkako borrokan zein puntatan dagoen identifikatu ahal izan genuen, eta horrez gain, gure enpresan klimaren aldeko ekintzarako ibilbide-orria markatu genuen. Lan-tailerrak talde txikietan antolatu ziren, parte hartzaileok gure enpresan Klima Krisialdiaren aurkako ekintzan egiten dugun apustuan sakontzen laguntzeko.

GRUPO GISMA Euskadi mailan Kudeaketa Sistemen Ezarpenean aholkularitza erreferentea izanik, sektore desberdinetako enpresei aholkatzen diegu arauen ezarpenetan. Esaterako, ISO 14001 Ingurumenaren Kudeaketa Sistemaren ezarpenerako produktuen eta zerbitzuen Ingurumen alderdiak modu eraginkorragoan kudeatu ahal izateko erakundeak orientatzen ditugu.

Informazio gehiagorako, jarri zaitez gurekin harremanetan, 943 287501 zenbakira deituz, edo grupogisma@grupogisma.com helbidera idatziz edo www.grupogisma.com web orrialdea bisitatuz.