“Machine Upgrade & Digitalzation” (MUD) proiektua aurrera eramateko, Hazitek diru-laguntza eman digutela partekatzeak asko pozten gaitu.

Hazitek, enpresen I+G bultzatzeko diru-laguntza programa bat da, euskal enpresen ikerketa eta garapena sustatzeko. Bai enpresa txiki eta ertainetan, baita enpresa eta elkarte handietan ere. Eusko Jaurlaritzak eta EBk elkarrekin finantzatutako jarduera da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bidez.