Hobekuntza Produktiboa

Hobekuntza Produktiboa

Areagotu eta hobetu zure enpresaren errentagarritasuna, efizientzia, produktibitatea eta lehiakortasuna.

Informazio gehiago
Home/Hobekuntza Produktiboa

Konpromisoa hartzen dugu zure erakundean ibilbidea duten eta efizientziaren hobekuntzan eragin zuzena duten alderdiak hobetzeko, eguneroko eginkizunek ez baitizute halakoak kudeatzeko aukera ematen.

Diagnostikoa

Diagnostikoa egitea ezinbestekoa da. Bost faseren bidez, hobetu beharreko alderdiak identifikatzen dira, honako prozesu hauek azpimarratuz: kudeaketa, antolaketa, ordena, garbiketa, biltegiak, fabrikazio-kostuak, makineria eta erremintak.

Zure enpresak dagoeneko badu zer arlo hobetu behar lukeen erabakitzeko informazioa.

Lan-arloak

Enpresak egoki jotzen dituen arlo guztietan egin daitezke hobekuntza produktiboak. Zenbat eta arlo gehiago jorratu, orduan eta errentagarritasun handiagoa lortuko duzu.

Jarri Fokua

Zure helburuak lortzeari eskainiko diozu arreta, hobekuntza kuantifikagarria lortzeko ekintzen bidez. Eta, horren ondorioz, produkzio-prozesuan hobekuntzak egingo dira, efizientzia operatiboa handitzeko, kostuak murrizteko, biltegien kudeaketa hobetzeko, produkzio-kostuak jaisteko eta denborak laburtzeko.

Gure Esperientzia

Gure esperientziari eta tresnei esker, zure enpresak bere arlo guztietan egin ahal izango du hobera, hala prozesuetan nola produkzioan, edozein dela ere zure jardueraren sektorea.

Zurekin bat egiten dugu

Zurekin bat egiten dugu, zure enpresan hobetu beharreko puntuak zein diren zehazteko eta prozesuak hobetzen lagunduko dizun konponbiderik onena aplikatzeko.

Bidean laguntzea nahi duzu?

Prozesuen arloa

Administrazioa

Enpresaren alderdi administratiboa hobetzeak aukera ematen dizu prozesuak automatizatzeko eta estandarizatzeko, informaziorako sarbidea hobetzeko, eta baliorik eransten ez duten jarduerak ezabatzeko. Azken batean, hobeto antolatuta izango duzu administrazio-saila, efizienteagoa izango da, eta kostuak eta denbora aurreztuko ditu.

Merkataritza-prozesua

Prozesu hau hobetzean, estandarizatu, sistematizatu eta teknifikatu egiten dira merkataritza-prozesuak, eta, ondorioz, merkataritza-errendimendu hobea lortzen da. Merkataritza-jarraipenaren kontrol hobea egiten da, eta baliabide berberekin etekinak handitzeko aukera sortzen da.

Eskaintzen/salmenten prozesua

Eskura dauden baliabideak optimizatzen ditu, beharrezkoak ez diren zereginak eta errepikakorrak direnak ezabatuz, eta dinamizatu egiten du lan-fluxua. Salmentarako tresnak automatizatzea lortzen da, eta aurkeztutako eskaintzen jarraipena eta kontrola hobetzea.

Erosketen eta azpikontratazioen prozesua

Prozesu hau hobetzean, berehala hasten da enpresa aurrezkiak lortzen, hain zuzen ere preziorik onenean eskuratzen dituelako ondasunak, zerbitzuak eta kontratuak. Gainera, enpresaren gastuak eta aurrekontuak garbiago geratzen dira islatuta.

Produkzioaren arloa

Tailerra / produkzioa

Efizientzia produktibo handiagoa lortzen da baliabide berak erabiliz edo ondasun berberak ekoiztuz, eta balio erantsirik gabeko eragiketak detektatu eta ezabatu egiten dira. Egungo plantaren banaketa eta egokitasuna aztertzeak, eta lineen errendimenduak eta denbora ez-emankorrak kalkulatzeak, akatsak zehazki non dauden jakiteko eta, beraz, haiek zuzentzeko aukera ematen du.

Antolakuntza, ordena eta garbitasuna

Antolaketari, ordenari eta garbitasunari dagokienez hobekuntzak egitean datza ‒alderdi horiek eragin benetan handia dute egunerokoan‒, hondakinak murrizteko jarraibide eta irizpide argiak ezartzen baitira. Saihestu egiten dira desordena, zikinkeria, irizpide falta eta hondakinak sortzea. Gainera, istripuak izateko arriskua murrizten laguntzen du.

Biltegien kudeaketa

Biltegiaren efizientzia hobetuz, bezeroari zerbitzu bikaina emateko beharrezkoak diren materialen eta produkzio-bitartekoen hornidura etengabe eta egokia bermatzen da. Biltegiaren egoera ebaluatzeko, hainbat alderdi aztertu behar dira: stock kopurua, produktuen sarrerari eta irteerari buruzko erantzukizunak, biltegien edukiera, produktu galkorrak, soberan dagoen eta alferrikakoa den materiala, stocka kudeatzeko sistema informatikoa eta barra-kodeak, eta manipulatzeko bitartekoak.

Ekipamenduak mantentzeko lanen kudeaketa

Jarduera operatiboaren jarraitutasuna bermatzen da, makinen eta ekipoen matxuren ondoriozko hausturak saihestuz. Gainera, instalazioen fidagarritasuna hobetzen da, mantentze-lanen kostu operatiboak murrizten dira, denbora ez-emankorrak gutxitzen dira, eta pertsonen eta instalazioen segurtasuna handitzen da.

Produkzio-kostuen kudeaketa

Gehiegizko kostuak saihestu egiten dira, operazio-marjinak handitu, eta prozesuen hobekuntza-puntuak detektatu. Ekintza hauek produkzio-kostuak kalkulatzea eta murriztea dute xede, desbideratzeak aztertzea, eta enpresaren errentagarritasuna areagotzeko neurriak hartzea.

Gure bereizgarria

Efizientzia, bizkortasun, kontrol eta errentagarritasun handiagoarekin garatzeko, honako hauek ere biltzen ditu gure proiektuak:

Proiektuak

GRUPO GISMArekin egiten dute lan

Kasu arrakastatsu gehiago ikusi

Kontakta gaitzazu

Zure enpresan hobekuntza-prozesu bat abiarazi nahi baduzu, jar zaitez harremanetan GRUPO GISMArekin, inolako konpromisorik gabe, eta ahalik eta konponbiderik onena bilatuko dugu. Bete hurrengo formularioa, eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Zure zalantzak argitzeko, gure blogera ere jo dezakezu.

    Nos aliamos contigo para detectar los puntos de mejora de tu empresa y para aplicar la solución idónea que ayude a mejorar los procesos.

    ¿Quieres que te acompañemos?