Programa honen helburua da laguntzak ematea Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak sartzeko manufaktura arloko ETE (enpresa txiki eta ertain) industrialetan eta produktu industrialak diseinatu eta muntatzen dituzten ETE enpresetan.
Diruz laguntzeko moduko jardueratzat hartuko dira EIKTak manufaktura arloko ETE industrialetan sartzea helburu duten proiektuak eremu hauetan:
Hornikuntza katearen kudeaketa (SMC motako aplikazioak ezartzea)
- Enpresako informazioaren kudeaketa integratua (ERP, Business Intelligence motako aplikazioak ezartzea)
- Produktuaren bizitza zikloaren kudeaketa (CAM CAE, PDM, DMF motako aplikazioak ezartzea)
- Produkzio prozesuaren kontrol sistemak (Kontrol Numerikoa, PLC sistemak inplementatzea).
- Fabrikako datuak atzemateko sistemak (SCADA)
- Prebentziozko mantenimendua kudeatzeko sistemak.
- Produkzio prozesuarekin lotutako logistika kudeatzeko sistemak.
- Serbitizazioko sentsorikako proiektuak.
- Produkzio prozesuarekin lotutako sentsorikako proiektuak
- Fabrikako produkzioa hobetzen edo automatizatzen duten eta egoera aztertzea nahiz erabakiak hartzea errazten duten EIKTak sartzeko proiektuak.
- Zerbitzu digitalen plataformak garatzearekin edo plataforma horietan integratzearekin lotutako proiektuak, zerbitzu horiek ahalbidetzen dutenean negozio tradizionalaren bolumena handitzea, merkatu berrietara sartzeko hesiak murriztea -hala Europar Batasunean, nola nazioarte osoan- edo serbitizazioa indartzea industria digitalizatzeko prozesuen bitartez, helburutzat hartuz produktu industrialak sustatzea balio erantsi handiko ekarpenen bidez.
- B2B (business-to-business) edo B2C (business-to-consumer) ekimenak garatzeko proiektuak.
Laguntza nahi al duzu? Deitu 943.28.75.01 zenbakira.