943 287 501

Orain dela aste batzuk, 2018ko Inspira Steam-eko Jardunaldi Itxiera ospatu zen. Bertan proiektuaren barnean lankidetzan aritu diren erakundeetako batzuk parte hartu zuten, hala nola Innobasque eta Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiako Foru Aldundiak. Egun horretan, batetik, neska-mutilen eta parte hartu duten mentoreen esperientziak azaldu ziren, eta bestetik, inkesten emaitzak eta berrikuntza batzuk iragarri ziren, hala nola Telefónica Fundación Sariaren hezkuntza ekimen onenaren saria boluntarioentzat.

INSPIRA STEAM Euskadiko nesken artean bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzeko asmoz sortu zen. Hala ere, gaur egun, mutilen parte hartzea barneratzeaz gain, nazio mailara ere hedatu da. Proiektu hau, zientzia eta teknologia arloan emakume profesionalek emandako sentsibilizazio eta orientazio ekintzetan oinarritzen da batez ere. Lilia González, GRUPO GISMA taldeko Informatikako Ingeniaritza Teknikoak, mentore gisa jardun duen emakume boluntarioetako bat izan da, eta gaur egun enpresa alorrean lan egiten duen teknologa gisa duen ikuspegia eskaini du. Liliaren ustez esperientzia aberasgarria da, izan ere proiektu honen bitartez neskek etorkizunean beraien bidea aukeratzeko eskuragarri izan ditzaketen aukera eta baliabide gehiago ezagutuko dituzte. Liliak oso gustuko du proiektua, helburu nagusitzat emakumeen erreferentziak, ibilbide profesionalak eta lanbideak ezagutaraztea baitu, modu honetara etorkizunean neska-mutilak nahi duten alorra aukera dezaten.

Informazio gehiagorako: http://inspirasteam.net/eu/