Euskal Herriko neska gazteen artean teknologia eta zientzia zaletasuna sustatzeko INSPIRA TEAM sortu zen. Proiektu hau ikerketa, zientzia eta teknologia munduan diharduten emakumeen eskutik eskaintzen diren sentsibilizazio akzioetan oinarrituta dago. Aurtengo saio honetan erabiliko da lehen aldiz lehen hezkuntzako ikasleen artean taldeko mentoring-aren teknika, non zientzia (Science), teknologia( Technology), ingeneritza (Engineering), artea (Arts) eta matematikak( Maths) sustatuko dituen, hau da, STEAM-a.

Bigarren edizio honetan 44 ikastetxe desberdinetako 1.000 neskek parte hartuko dute, eta haiekin batera aholkulari gisa, bere borondatez emakume zientzilari zein teknologoak, egun hezkuntza, enpresa, ikerketa eta abarrean lan egiten dutenak. Grupo Gisma taldeko kide den Lilia González,Ingeniari Tekniko Informatikoa izango da bolondres horietako bat. Bera era aholkularitza lanean arituko da, gaur egun enpresa munduan lan egiten duen teknologo gisa.