Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak (BCSC) instalazio berriak inaguratu zituen pasadan astean Lehendakari den Iñigo Urkullu eta bere Gobernuko hiru kideren eskutik: Arantxa Tapia (Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua), Cristina Uriarte (Hezkuntza) eta Estefanía Beltrán de Heredia (Segurtasunekoa).

Ekimen hau SPRI Taldean sartzen da eta Euskadin zibersegurtasuneko kultura sortzea du helburu. dinBCSC 2017ko urritik dago martxan eta hilabete hauetan zehar besteak beste zera nabarmendu nahi izan du: jarduera dinamitzailea eta zibersegurtasunarekin lotutako enpresa-sektorea sendotzea eta euskal gizartean segurtasn informatikoko kultura sustatzea.

Azkenik, BCSC hezkuntza gaietan murgildurik dago. Izan ere, Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak proiektu berritzaileak egiteko laborategiko areto berezia izateaz gain, irakasleentzako hezkuntza-programen diseinuan eta bilakaeran ere ari da lankidetzan.