GRUPO GISMA elikagai sektoreko enpresa batean ISO 22000:2018 arauaren ezarpenean lan egiten hasi behar da.

Arau honek, batetik kontsumitzaileen babesa eta konfiantza areagotzen ditu eta bestetik, elikagaien hornikuntza katearen errendimendua handitzen du Elikagaien Segurtasunari buruzko Kudeaketa Sistemaren oinarrizko elementuak barneratu eta ezarriz.

ISO 22000:2005 arauarekiko aldaketa nagusiak honakoak dira:

  1. ISO kudeaketa-arauaren goi-mailako egituraren egokitzapena. Honela, enpresentzat errazagoa da sistema bat baino gehiago haien prozesuetan barneratzea.
  2. Arriskuan oinarritutako pentsamendua. Ez soilik Arriskuen Analisiko eta Kontrol Kritikoaren Puntuetako Sistemek ezarritakoak.
  3. Zenbait betebeharren argibideak. Esaterako, komunikazioa, larrialdietarako kudeaketa, Kontrol-neurrien hautaketa, Kontrol-puntu kritikoen kontrolerako plana (gazteleraz PCC) eta abar.
  4. Gazteleraz PDCA zikloa deritzonaren arteko desberdintasuna. Planifikatu, Egin, Egiaztatu eta Egin. Elkarrekin lan egiten duten bi PDCA ziklo daude. Batak Kudeaketa Sistema estaltzen du eta besteak APPCC (gazteleraz, Análisis de Peligros y Puntos de Control Críticos) printzipioak.