Herrialde desberdinetako adituek 5 urteko lan gogorra egin ondoren, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Kudeaketa Sistema ISO 45001 araua argitaratu egin da.

Dokumentu hau edozein erakunderentzat aplikagarria da, bere tamaina, sektorea edo izaera edozein izanik ere. Aurrerapen nagusien artean honako hauek daude:

– Kudeaketa sistemaren lidergoko goi-zuzendaritzaren eginkizuna sendotzea, bere negozio estrategiaren zati garrantzitsu gisa.

– ISO 9001 (Kalitatea) eta ISO 14001 (Ingurumena) erabiltzen dituzten goi-mailako egitura komunarekin. Arau horiek erreferente bezala dituzten erakundeek errazago ezartzeko aukera izango dute.

ISO 45001ak OHSAS 18001ren anulazioa suposatzen du, horregatik erreferente honi jarraiki ziurtatutako enpresek hiru urterako epea izango dute, 2021ko martxoak 12 arte, migrazioa egiteko.