Pasadan astelehenean, Grupo Gismak Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak antolatutako jardunaldi teknikoetan parte hartu zuen.

Jardunaldia Industria Ingeniaritza ikasleei zuzendua izan zen, zehazki Kudeaketa Sistema Integratuen ikasgaian matrikulatutako ikasleei. Jardunaldiaren helburu nagusia erakundeetan Kudeaketa Sistemek duten garrantzia eta egunerokotasunean hauen aplikazio zein integrazioa nola egiten den azaltzea izan zen.

Honela, Grupo Gismako Koordinatzaile Teknikoa den Javier Hernandezej, besteak beste hurrengo gaiak jorratu zituen: ISO 9001, ISO 14001 eta ISO 45001 Sistemen kudeaketen ezarpena, Kudeaketa Sistemen Integrazioa nazioarteko estandaretan oinarrituta eta aholkularien lana Kudeaketa Sistemen ezarpenetan.