GIS-ERP

GIS-ERP

Guk geuk landutako kudeaketa-aplikazioak

Informazio gehiago
Home/Kudeaketa-aplikazioak

Kudeatu zure enpresaren barne-prozesuak eta kontrolatu jarduera errazago, gure GIS-ERP aplikazio informatikoei esker.

Erreminta honek lotura zuzena du gauzatutako proiektu bakoitzarekin, eta erraztasunak ematen ditu proiektua martxan jartzeko, behar bezala antolatzeko, automatizatzeko, erantzukizunak eta adierazleak esleitzeko, eta datuak analizatzeko. Gainera, nabarmen errazten du zure enpresa hobetzeko erabakiak hartzeko prozesua.

Guk geuk garatutako aplikazioak asko errazten du proiektuaren jarraipena egiteko eta eguneratzeko eginkizuna, eta iraunkortasun handiagoa lortzen du denboran.

GIS-ERP aplikazioen sorta zabala jartzen dugu zure eskura, guztiak ere gure lantalde informatikoak landuta.

Berdintasuna, Pertsonak, Kudeaketa, Soldadura, Trazabilitatea, Segurtasuna, Estrategia eta Ingurumena.

GIS-ERP Berdintasuna

GIS-ERP modulu honek enpresan Berdintasun-plana ezartzeko beharrezko baldintzak betetzen ditu, eta prozesu osoa digitalizatzeko eta haren jarraipena egiteko laguntza ematen du.

Gehiago ikusi

GIS-ERP Pertsonak

GIS-ERP modulu honen bidez, erakundea eraldatu egiten da: pertsonen parte-hartzea bultzatzen da, erabakiak hartzeko duten gaitasuna indartuz. Gainera, erakundearen erdigunean jartzen dira pertsonak, baliabideak ematen zaizkie, eta ondorioz giro hobea sortzen da erakundean.

Gehiago ikusi

GIS-ERP: Kudeaketa

GIS-ERP Kudeaketa online-kudeaketarako software bat da, kalitatea kudeatzeko alderdiak antolatzeko, planifikatzeko, kontrolatzeko eta jarraipena egiteko prozesuak biltzen dituena. Guztiak ere ISO 9001, ISO 14001 eta ISO 45001 berrien eskakizunak betez.

Gehiago ikusi

GIS-ERP: Soldadura

Soldadurarekin lotutako prozesu eta prozedurak modu informatizatu eta zentralizatuan kudeatzeko GIS-ERP modulua da honako hau, bat datorrena Europako (EN) eta Ameriketako Estatu Batuetako (ASME) araudiekin.

Gehiago ikusi

GIS-ERP: Trazabilitatea

Modulu hau lehengaiaren trazabilitatea modu efiziente, informatizatu eta zentralizatuan kudeatzeko software bat da. FSC eta PEFC arauen eskakizunak betetzen ditu, zaintza-katearen alderdiari dagokionez.

Gehiago ikusi

GIS-ERP: Segurtasuna

Online segurtasuneko softwarea, behar diren eskakizunak betetzen dituena, Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Sistemak lan-baldintza seguru eta osasungarriak eskain ditzan.

Gehiago ikusi

GIS-ERP: Estrategia

GIS-ERP Estrategiak zure enpresaren Plan Estrategikoa behar bezala antolatzen eta garatzen laguntzen dizu, bai eta enpresaren misioa, ikuspegia eta balioak definitzen ere.

Gehiago ikusi

GIS-ERP: Ingurumena

Modulu honek 14001:2015 «Ingurumena» arau berriaren alderdi garrantzitsuenak kudeatzeko aukera ematen dizu, hala nola ingurumen-alderdiak eta larrialdi-planak. Horrez gain, zure enpresak ingurumenari dagokionez bete behar dituen lege-baldintza guztiak txukun betetzen laguntzen dizu.

Gehiago ikusi

GIS-ERP erremintak proiektua zentralizatzen eta koordinatzen laguntzen dizu, bai eta jarraipena online egiten ere, planak ez daitezen ez atzera ez aurrera gelditu, dinamikoak izan daitezen, eta etengabe joan daitezen enpresaren ingurunera egokitzen.

Kontakta gaitzazu

Zure enpresan hobekuntza-prozesu bat abiarazi nahi baduzu, jar zaitez harremanetan GRUPO GISMArekin, inolako konpromisorik gabe, eta ahalik eta konponbiderik onena bilatuko dugu. Bete hurrengo formularioa, eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Zure zalantzak argitzeko, gure blogera ere jo dezakezu.

    Nos aliamos contigo para detectar los puntos de mejora de tu empresa y para aplicar la solución idónea que ayude a mejorar los procesos.

    ¿Quieres que te acompañemos?