Home/Kudeaketa-aplikazioak/GIS-ERP: Trazabilitatea

Zer da GIS-ERP: Trazabilitatea?

GIS-ERP: Trazabilitatea lehengaiaren trazabilitatea modu efiziente, informatizatu eta zentralizatuan kudeatzeko softwarea da. Horrela, FSC eta PEFC arauen eskakizunak betetzen ditu, zaintza-katearen alderdiari dagokionez. Gainera, egiaztapenaren kanpo-auditoretza gainditzeko baldintzak betetzen direla agerian uzten da.

Lehengaiaren trazabilitate-sistema eramateaz arduratzen diren langileak edonon daudela ere, GIS-ERP: Trazabilitatea softwareak aukera ematen du gorabeheren eta lehengaiaren kudeaketaren alderdi garrantzitsuenak urrutitik kontrolatzeko eta jarraipena denbora errealean egiteko. Alertak posta elektronikoz bidaltzeko sistema aurreratu bat ere badu.

Trazabilitatea kudeatzeko software honen egiturak duen diseinuari esker, edozein erakunde, sektore eta tamainatara egokitu daiteke GIS-ERP: Trazabilitatea.

Nori zuzendua:

  • Zurarekin, paperarekin, kartoiarekin eta eratorriekin lotutako produktuak dituzten enpresei.
  • Beren produktuei balio gehiago erantsi nahi dieten enpresei.
  • Erabiltzen edo merkaturatzen dituzten gaien trazabilitatea kontrolatu nahi duten enpresei.
  • Aroztegiei, zerrategiei, kartoi-fabrikei, inprimategiei, paper-fabrikei…

GIS-ERP: Trazabilitatea-ren onurak:

Informazio gehiago eskatu

GIS-ERP: Trazabilitatea