943 287 501

Zer da ISO 27000 araua?

Gaur egun enpresek gero eta arrisku eta zalantza gehiago dituzte (fisikoak edo logikoak), iturri askotakoak, informazio sistemak kaltetu ditzaketenak.

Horregatik, Segurtasuna Kudeatzeko Sistema bat ezartzeak bide emango digu estrategia eta kontrol egokiak ezartzeko, etengabeko babesa eta iraupena izan dezaten. ISO/IEC 27001 nazioarteko arau ikuskagarri bakarra da, Informazioaren Segurtasunaren kudeaketa sistema (SCS) baterako eskakizunak zehazten dituena.

Informazioa funtsezko aktibo bat da arrakastarako eta merkatuan irauteko, edozein erakunderentzat. Informazio hori segurtatzea eta hura prozesatzen duten sistemak segurtatzea, hortaz, lehen mailako helburu bat da erakundearentzat.

ISO 27000 arauaren ONURAK

Onuren artean hauek daude:

HAINBAT
HOBEKUNTZA

Hirugarren batzuekiko hobekuntza irudi eta harremanetan, eta baita ere intzidente eta ahulezien erregistroan.

Jarraipen
kudeaketa

Negozioaren jarraipen kudeaketa hobetzen du.

Arriskua
txikitzen du

Informazioa galdu, ostu edo hondatzeko arriskua txikitzen du.

Konformitatea
legeriarekin

Informazio pertsonal, jabetza intelektual eta beste batzuei buruz indarrean dagoen legeriarekin konformitatea

Nori zuzendua

Segurtasunaren kudeaketarekin konpromisoa duten enpresak.

Informazio sentikorra trukatzen duten enpresak.

Lehiakideetatik desberdindu nahi duten enpresak.

ZALANTZARIK BADUZU?

Galdetu, inolako konpromisorik gabe, dauzkazun zalantzak.