943 287 501

Zer da ISO 50001 araua?

ISO 50001 arauak ziurtatzen du badela sistema optimizatu bat energia behar bezala kudeatzeko edozein erakundetan. Sektore eta tamaina zernahi izanik ere.

Arau honek UNE EN 16001 arauaren lekua hartzen du, funtsezko aldaketa batzuekin, bereziki “alderdi energetikoa” kontzeptuaren ordez berrikuspen energetikoa dator orain eta oinarrizko lerroaren kalkulua. Gainera espezifikazio batzuk sartzen ditu eragiketen kontrolean, energia erosteko betekizunei buruzkoak.

ISO 50001 arauak erraztu egiten die organizazioei energia behar bezala kudeatzea, horrek dakartzan kostu finantzarioak eta ondorioz negutegi efektua duten gasen isurpena kalkulatzea.

Lerro horretan egiten den edozein inbertsiok berehalako erretornu ekonomikoa du, ingurumena kudeatzeko beste sistema batzuek ez bezala.

ISO 50001 arauaren ONURAK

Onuren artean hauek daude:

energia
aurreztea

Energia aurrezten da epe labur, ertain eta luzean.

kontzientzia
eta kontrola

Prozesu bakoitzean kontsumitu den energiaren zenbatekoaz kontzientzia hartzen da eta kontrolatzen da.

kontrola
balorazioa

Erakundean energia kontsumitzen duten prozesuetarako energia aurrezteko kontrola eta neurriak baloratzea dakar.

Aitorpena
eta irudia

Aitorpena eta irudia kanpora begira (bezeroak, enpresa hornitzaileak, akziodunak, iritzi publikoa…) enpresak energia kontsumoneurrizko batekin duen konpromisoarena.

 

Nori zuzendua

Energia kontsumo handiko enpresak.

Energia kostuak optimizatu nahi dituzten enpresak.

ZALANTZARIK BADUZU?

Galdetu, inolako konpromisorik gabe, dauzkazun zalantzak.