943 287 501

Apirilaren 28an, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Mundu Mailako Eguna ospatu zen, lanean istripuak eta gaixotasunak saihesteko helburuarekin.

Egun hau 1996ko apirilaren 28an ospatu zen lehen aldiz, lan istripuen eta lanbide gaixotasunen biktimen omenez. Hasieran, ideia horien inguruan hainbat mobilizazio eta sentsibilizazio kanpaina antolatzen ziren mundu osoan.

Gaur egun, egun honen helburu nagusia Laneko Osasun eta Segurtasunari buruzko sentsibilizazioa areagotzea da. Bestalde, gai desberdinetan prebentziozko kultura bat lantzen da jarduera desberdinez bitartez, esaterako: ISO 45001: 2018 Laneko Segurtasun eta Osasun Kudeaketa Sistemaren ezarpena. Arau berri hau Segurtasunaren eta Osasunaren Arriskuen Kudeaketaren ikuspegi orokor bat eskaintzen duen Kudeaketa Sistema sendo eta eraginkorra da. ISO 45001:2018 arauak aurreko OHSAS 18001 ordezkatzen du eta langile zein erakundeei prebentzio handiagoa eskaintzen die.