Maider Sedano, Urko Villar, Maite Valverde, Javi Hernández, Imanol Asla, Elena de Sosa, Nerea Barandiaran, Ramón Hernández, Izaskun Arroyo, Natalia Fernández, Iñigo Lasheras, Ane Salaberria, Naroa Miguel eta Sara Marañón Araudia, Hobekuntza Produktiboa, Estrategia, Pertsonak, Berdintasuna eta berrikuntza ezartzen espezializatutako teknikariak dira. Ane Olasagasti, Amaia Lizasoain eta Caterine Contreras laguntza ekonomikoak kudeatzen aritzen dira. Lilia González, David Gracia eta Asier Osa aplikazio informatikoez arduratzen dira. Iñaki Amiano, Xabi Gómez eta Nerea Puente Merkataritza eta Marketin Sailean aritzen dira. Maite Villafruela Pertsonen Estrategiaz arduratzen da, eta Gorka Sedano lantaldearen zuzendaria da.
Eta helburu argi bat daukagu guztiok: zure enpresari hobetzen laguntzea.
PERTSONEN BALIOA
Ezagutu nahi gaituzu?
1997tik
Gure historia
Gure balioak
Egokitzeko gaitasuna, Hurbiltasuna, Lankidetza, Erantzukizuna
Gure balio nagusietako bat EGOKITZEKO GAITASUNA da. Oso urrutira joan beharrik izan gabe, etorri zaigun osasun-krisialdian garbi erakutsi dugu gaitasun hori, egokitzapenak egin behar izan baititugu, aintzat hartuz hala gure bezeroen beharrak nola gure lantaldearen eta beren ingurune pertsonalaren premiak.
Gure bezeroek eta gurekin elkarlanean aritzen diren enpresek gure GERTUTASUNA nabari dute, eta badakite haiei laguntzeko prest gaudela beti.
LANKIDETZAN aritzen gara, bai bezeroari begira, bai gure artean. Ia familia bat osatzen dugula esan genezake, eta elkarri laguntzea gustatzen zaigu.
Eta, azkenik, ERANTZUKIZUNA. Badakigu zer egin behar dugun eta nola. Eta buru-belarri aritzen gara gure egitekoan, proiektu edo eginkizun bakoitza txukun burutzeko.
Talde bat gara
Enpresan sartu nintzenean, pentsatzen nuen nire karrera-amaierako proiektua bakarrik egingo nuela bertan, eta dagoeneko hamar urte baino gehiago daramatzat. GRUPO GISMAk profesional gisa eta pertsona gisa hazten lagundu dit, eta une bakoitzean behar nituen malgutasuna, laguntza eta baliabideak eskaini dizkit.
Ni 2007an sartu nintzen GRUPO GISMAn. Ordutik hona, enpresak asko eboluzionatu du, eta nik ere bai. Esperientzia aberasgarriak izan ditut bidean, eta asko ikasi dut lantalde guztiarekin. Irrikaz nago datozen hamarkadetan zer gertatuko den ikusteko…
Nik, batez ere, urte hauetan zehar ezagutu ditudan pertsonak azpimarratuko nituzke: lankideak, bezeroak, auditoreak… Profesionalki, jarduera honetan etengabe joaten zara ikasten eta ezagutzak eskuratzen; neurri handi batean, elkarlanean izaten ditugun pertsonen eta erakundeen aniztasunari esker.
2002an, EHUren udako ikastaro batean, Gorkarekin egin nuen topo, eta nire karrera-amaierako proiektua GRUPO GISMAn egiteko aukera eman zidan. Etapa ugari igaro ditugu gaur arte, eta etapa bakoitzean aldaketak izan dira, eboluzioa, pertsonak, ikaskuntzak, bizipenak eta hazkunde profesional eta pertsonala, baina gure funtsa eta gure balioak berdinak izan dira beti.
Lanaren aldetik, etengabe joan naiz ikasten eta aurrera egiten, baina nik batez ere alderdi pertsonala azpimarratuko nuke. Jende asko ezagutu dut (enpresako jendea, lankideak, auditoreak…), eta guztiengandik onena ikasten saiatu naiz. Niretzat balio handiena duena GRUPO GISMAn dauzkagun konfiantza, laguntasuna eta autonomia dira.
GRUPO GISMAn sartu nintzenean, 2019. urtearen amaieran, niretzat, nire egoera pertsonal eta familiarragatik, ezinbestekoa zen kontziliatu ahal izatea.
Enpresan ulertu egin zuten nire egoera, eta, gainera, malgutasuna eskaini zidaten ordutegiaren aldetik, eta laguntasunez jokatu zuten nirekin. Enpresa gutxitan ikusi dut nik horrelako jarrera.
Gainera, hasiera-hasieratik sentitu nintzen lantaldeko kide, oso giro ona baitago lantokian, eta talde izatearen sentimendu indartsua. Lanean gustura egotea bezalakorik ez dago.
Kontakta gaitzazu
Zure enpresan hobekuntza-prozesu bat abiarazi nahi baduzu, jar zaitez harremanetan GRUPO GISMArekin, inolako konpromisorik gabe, eta ahalik eta konponbiderik onena bilatuko dugu. Bete hurrengo formularioa, eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Zure zalantzak argitzeko, gure blogera ere jo dezakezu.