943 287 501

Lege-oharra eta pribatutasun politika

Informazio orokorra

Webgune hau, GISMA ASESORAMIENTO, S.L., enpresaren jabetzapekoa da, IFK B20930301zenbakiarekin, egoitza hau duela: Madalena Jauregiberri kalea, 4, 1. Sol.Bulegoa 8 20014 Donostia (Gipuzkoa), Telefonoa: 943 28 75 01,  eta posta elektronikoaren helbidea: grupogisma@grupogisma.com.

Agiri honen bidez arautu egin nahi dira Webgunearen sarbide eta erabileraren baldintza orokorrak,   GISMA ASESORAMIENTO, S.L. enpresaren eta erabiltzaileen artean, www.grupogisma.com internet helbidearen bidez sortzen diren harremanak, eta webguneko erabiltzaile guztiei jakinarazi, lege-ohar honen bidez, zein den Datuak Babesteko Politika, eta erabiltzaile gisa dituzten eskubideak, webgune honetako zerbitzuak erabiltzean. Erabiltzaile izaera izango du Webgunera sartzen den personak.

Webgune hau erabiltzean, ulertzen dugu zuk irakurri, ulertu eta onartu dituzula, muga eta erreserbarik gabe, lege-ohar honetan jasotakoak, eta Datuak Babesteko Politika, eta erabilera horrek esan nahi du berariaz eta osorik onartzen direla horiek, webgunera sartzean argitaratuta dauden bezala. Beraz, Lege-oharrean edo Datuak Babesteko Politikan jasotakoekin batez bazatoz, ez erabili Webgunea, zeren erabiltzen baduzu, berriro diogu,  testu honetan jasotako lege-betebeharrak onartzea esan nahi baitu.
GISMA ASESORAMIENTO, S.L. enpresak berea du eskubidea, webgune honetan agertzen diren esanak eta baldintzak aldatzekoa, eta edukiak, informazioak,… aberastekoa, noiznahi, aurretik abisatu gabe, eta beraz, aldian behin begiratzea gomendatzen du, aldaketarik izan ote den jakiteko.

Pribatutasun Politika

GISMA ASESORAMIENTO, S.L. enpresak duen helburuetako bat da bere informazioa babestea Interneten, gure organizaziora heltzen den informazio personal guztia babestenden bezalaxe. Zuk gure webgunea bisitatu ahal izango duzu eta informazio guztia kontsultatu ibilbidean, eta zure datuak utzi libertatez, eskatzen zaizun horietan. Webgunearen (www.grupogisma.com) bitartez bildutako datuak GISMA ASESORAMIENTO, S.L. enpresaren fitxategietara sartzen dira, aurretik Datuak Babesteko Espainiar Agentziari adierazita.

GISMA ASESORAMIENTO, S.L. enpresak nahi du webgune honen erabiltzaileak informazio egokia eskuratzea, erabaki ahal izateko, berariaz, zehatz, zalantzarik gabe, libre eta borondatez, ea eman nahi dituen datuak, eskatzen den eran. Horregatik esaten zaio erabiltzaileari GISMA ASESORAMIENTO, S.L.  enpresak www.grupogisma.com webgunearen bidez jasotzen dituen datu pertsonalak, soil-soilik honako helburuekin erabiltzen direla:

  • erabiltzailearekin harremana eta komunikazioa izatea.
  • webgune bidez eskatutako zerbitzuak kudeatzea, eta horietatik sor daitezkeen kontratu-harremanak.
  • iritzi eta gogo-betetze inkestak egitea.
  • e-postaz informazioa bidaltzea enpresaren produktu, zerbitzu eta jardunei buruz.

 

Ez baduzu nahi guk gure produktu eta zerbitzuei buruzko informaziorik bidaltzerik, arren egizu X bat laukitxoan:

DBLOren 11. Artikuluarekin lotura duen 5.1 artikuluarekin bat etorriz, jakin ezazu badela interes legitimo bat Grupo Gisman gure bezeroen datuak transmititzeko enpresa-taldearen baitan, eta hala, datu horiek erakutsi ahal izango dira Grupo Gisma eratzen duten edozein enpresetara (gaur egun, Grupo Servicios & Zerbitzu Taldea, S.L.U. Gisma Asesoramiento SLU, Tekagis SLU, Ayugis SLU ), helburu hauetarako: a).- bezeroari zerbitzu oso edo espezializatu batemateko, diziplinarteko taldeen lana eskatzen duena, b).- barne administrazio lanetarako eta c).- gure jarduera eta zerbitzuen berri zuri bidaltzeko.

Gure produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzerik nahi ez baduzu, arren esaguzu, laukitxo honetan X bat eginez:

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du datu zuzenak, eguneratuak eta egiazkoak sartzeko, informazioa jasotzen dutenak erratuko ez diren eran, eta beste Erabiltzaile baten izenean ez aritzeko, haren erregistro datuak erabiliz webguneko zerbitzu edota edukietan.

GISMA ASESORAMIENTO, S.L. enpresak behar diren neurri tekniko eta antolamenduzkoak jarri ditu datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta haiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimendu gabe kontsultatzea gerta ez dadin, kontuan izanik teknologiaren egoera, bildutako datuen izaera eta dituztenarriskuak, gizakiagandikoak bezala inguru fisiko edo naturaletik datozenak.

DBLOk berariaz aitortzen duen datuetara sartzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubideak balia ditzakezu, idatziz eskari sinatua eginez honako helbidera: Madalena Jauregiberri kalea 4, 1.sol. Bulegoa 8 20014 Donostia edo lopd@grupogisma.com helbidera, beti erantsiz zure NANaren kopia. Zure datuak aldatzen badituzu, helbide horretan bertan jakinarazi beharko duzu, eta egiten ez baduzu, enpresak ez du inolako erantzukizunik izango.

Jurisdikzioa eta eskumena

Baldintza hauek interpretatzerakoan gatazka edo ezbaitik gertatuz gero, edo webgune honi buruzko beste edozertan, , ezarriko den jurisdikzio eta araudia espainiarra izanen da, eta auzitegi eskudunak Donostiakoak.

Hizkuntza

Lege-ohar hau itzultzen badugu, edo gure pribatutasun politika, edo webgune honetan aldiro argitara daitezkeen erabilera-arau, politika eta prozedura, eta alderik baldin badago, espainiar bertsioaren, eta itzulitako bertsioaren artean, espainiarra izango da kontuan hartuko dena.

Jabetza intelektual edota industrial eskubideak

Webgune honen eduki eta osagaien jabea GISMA ASESORAMIENTO, S.L. enpresa da, eta beraz bereak ditu haien jabetza intelektuala eta industriala, eta bereziki webguneko iturri-kode, irudi, diseinu, logo, programa informatiko, animazio, datu base, marka, izen komertzial edo ezaugarri, soinu eta gainerako elementu grafiko edo entzunezko guztiena. Zerrenda hori ez da itxia, adibidea baizik, eta osagai horiek behar bezala babestuta daude, jabetza intelektual eta industrialari buruzko araudi espainiarraren eta nazioartekoaren arabera.

Erabiltzaileak bere burua behartzen du edukiak modu egoki eta zuzenean erabiltzera, legearen, moralaren eta ordena publikoaren arabera. GISMA ASESORAMIENTO, S.L. enpresak Erabiltzaileari baimena ematen dio webgune honetan dagoen informazioa ikusteko, eta erreprodukzio pribatuak egiteko (deskargatu eta beraren sistema informatikoan gordetzea soilik), beti ere osagai horiek norberak erabiltzeko badira, eta baita kazetaritzan aritzeko ere, beti ere, bietan, osotasuna errespetatzen bada eta identifikatzen bada jatorriko iturria webgune hau izan dela, GISMA ASESORAMIENTO, S.L. enpresaren jabetzakoa, eta debekatuta geratzen da berariaz, erabilera hala-holakoa eta berezko izaeraren aurkakoa egitea.

Debekatuta dago, aurreko paragrafoanesandako helburuetatik kanpo, webguneko edukia erabiltzea, eta banatzea, aldatzea, hirugarren batzuei lagatzea, eta erreproduzitzea, eraldatzea eta publikoki komunikatzea, edozein bitarteko eta teknologiarekin, eta hartarako GISMA ASESORAMIENTO, S.L. enpresaren aldez aurretiko baimen berariazkoa behar da, eta testu honen aurkako edozein jardun, araudia urratzea izango da, jabetza industrial eta intelektualaren eskubideetan.

GISMA ASESORAMIENTO, S.L. enpresak lege aldetik nahi dituen eginbideak har ditzake bere eskubideak defendatzeko.

Pasahitzak eta zona pribatua

Zerbitzu batuetan sarbidea izateko pasahitza bidaltzen bazaio, ERABILTZAILEAk bere ardurapean izan behar du, konfidentzialtasun eta sekretu erabatekoan, behar bezala zaindu, erabili eta gorde beharko du, eta debekatuta du espresuki, horiek hirugarren batzuei lagatzea, eta hala, ERABILTZAILEAren ardurapean egongo da, eta berari egotziko zaizkio, bai webgunearen jabeari sor diezazkiokeen kalteak eta bai gainerako ERABILTZAILEei sor diezazkiekeenak.Pasahitza lapurtu, galdu edo baimendu gabe erabiltzen bada, ERABILTZAILEAk berehala jakinarazi behar dio GISMA ASESORAMIENTO, S.L. enpresari, behar dituen neurriak har ditzan, eta ERABILTZAILEAren erantzukizuna dira GISMA ASESORAMIENTO, S.L. enpresari nahiz beste ERABILTZAILE batzuei eragindako kalteak, berandu adierazteagatik sortutakoak.

GISMA ASESORAMIENTO, S.L. ez da sekula erantzule izango datu pertsonaletan gorabeherak sortzen badira, bai sistemak erasotzen direnean edo baimenik gabe sartzen direnean, ezarritako segurtasun neurriek atzematea ezinezkoa delarik; bai, erregistratutako bezeroaren axolagabekeria denean, bere datuetara sartzeko gakoak behar bezala zaindu eta begiratu ez dituelako.

Erantzukizuna

a) Orokortasunak.

GISMA ASESORAMIENTO, S.L. enpresaren nahia da webgune hau ahalik eta eraginkorrena izatea eta sortzeko izan duen helburua betetzea, baina ez ditu bere gain hartzen webguneak izan ditzakeen errore tipografikoak, formalak edo zenbakizkoak, ez eta bertan jasotako informazioaren zehaztasuna, ez eta funtzionamenduan izan ditzakeen disfuntzio edo anomaliak.

GISMA ASESORAMIENTO, S.L. enpresak ez du bermatzen webgunea eta zerbitzaria birusik gabe egotea eta ez da arduratzen webgunera sartzeagatik edota bertara ezin sartuagatik sortzen diren kalteez.

b) Estekak eta hiperestekak.

GISMA ASESORAMIENTO, S.L. enpresaren jabetzapeko webguneak erraztu egin ditzakete hirugarren batzuen baliabide edo site-etara, zure intereseko izan daitezkeelakoan edo beharrezko gure site weben zerbitzu batzuk emateko, baina inola ere ez ditugu guk kontrolatzen site horiek.

Esteka horien xedea izan daiteke Internet bidez interes dakizkiokeen baliabideak bilatzen laguntzea; baina, orrialde horiek ez dira GISMA ASESORAMIENTO, S.L. enpresarenak, eta ez ditu hango edukiak ikuskatzen eta beraz, ez du haien ardurarik hartzen, ez eta eman diren zerbitzuenik, site horietan daudenik edota eskuragarridaudenik, lotutako  orrialdearen funtzionamenduarenik, horiek egin ditzaketen datuen  erabilera eta tratamenduarenik, egin ditzaketen lege-hausteenik, hara sartu eta erabiltzeak ekar dezakeen kalteenik, eta beraz, ez dago esteka horren eta GISMA ASESORAMIENTO, S.L. enpresaren arteko harremanik, hau da, enpresa eta site edo eduki horien jabe diren pertsona eta erakunderen artekorik.

 

Biziki gomendatzen dugu lege-oharrak irakurtzea eta, bereziki, orrialde hauen pribatutasun politika, datu pertsonalak sartu aurretik,  eta zalantzarik sortzen bada, jar zaitez harremanetan zuzen site horiekin, beren pribatutasun politikak hobeto ezagutzeko.

Webgune hau erabiltzean, gaude erabiltzaileak irakurri duela arretaz dokumentu hau eta ulertu dituela eta segitu dituela aholkuak. Erabiltzailea ados ez badago datuak babesteko politika honekin edo haien bitartez ematen diren aholkuekin, arren ez erabili gure webgunea.

ZALANTZARIK BADUZU?

Galdetu, inolako konpromisorik gabe, dauzkazun zalantzak.