Berrikuntzaren Kudeaketarako Aholkularitza Zerbitzua

Berrikuntzaren Kudeaketarako Aholkularitza Zerbitzua

Zure enpresaren errentagarritasuna handitu ezazu eta zure lehiakideengandik desberdindu zaitez berrikuntza jarduera eta prozesuen kudeaketa eraginkor eta sistematizatu baten bitartez.

Más información
Home/Plan Estrategikoak/Berrikuntzaren Kudeaketarako Aholkularitza Zerbitzua

Zure enpresan berrikuntza kultura sortzen, I+G+b saila sortzen eta UNE 166002 “I+G+b kudeatzeko sistemak” araua-ren ziurtagiria lortzen lagunduko dizugu.

Berrikuntzan Ahokularitza

Berrikuntzaren Kudeaketarako Ahokularitzaren faseak

Berrikuntzaren Kudeaketarako Aholkularitzan diagnostiko batean oinarritzen gara zure enpresan I+G+b sail bat sortzen lagunduko duen berrikuntza kultura sortzeko, hala jarduerak era optimo eta arloko estandarrekin bat eginez burutu ahal izateko.

Berrikuntza Kulturaren sorrera

Erakundearen berrikuntzaren kudeaketaren hobekuntzarako oinarriak ezartzen ditugu, ezagutza berrien sorrera, produktu, prozesu eta zerbitzu berriak edo egungoen hobekuntzak ahalbidetuko dituzten ideiak sortzeko teknikak eta ideia horien ekoizpen, banaketa eta erabilera faseetarako transferentzia handitzeko. Berrikuntza kultura 8 pausutan sortzen dugu:

1. Berrikuntza estrategia gisa: plan estrategiko teknologikoa.

2. Sormena eta berrikuntza.

3. Zaintza teknologikoa, Benchmarking eta Adimen Lehiakorra.

4. Teknologia- eta berrikuntza-proiektuen kudeaketa.

5. Berrikuntzaren finantzaketa.

6. Berrikuntzaren aseguramendua.

7. Berrikuntzaren ustiapena.

8. Enpresaren ezagutzaren sorrera, kontserbazioa eta kudeaketa.

Berrikuntza Sailaren sorrera

Zure enpresan ekintzak era optimoan eta arloko estandarrak betez burutuko dituen I+G sail bat sortzen lagunduko dizugu. Berrikuntza enpresen errentagarritasuna handitzeko eta gainontzeko lehiakideengandik desberdintzeko funtsezko jarduera bihurtu da.

  • Enpresaren I+G+b sailaren barnean berrikuntza kultura baten sorrera.

  • I+G+b proiektuak formulatzeko prozesuen eta horien kontrol- eta jarraipen-prozeduren ezarpena.

  • Zaintza teknologikorako prozesuen ezarpena.

  • Adierazleak, helburuak, estrategia beritzailea, etengabeko hobekuntza eta ikasitako ikasgaiak kontrolatzeko protokoloen ezarpena, bai eta I+G+bren berezko arriskuak kudeatzeko protokoloak ere, bai sistemei dagokienez eta bai proiektuetan sortzen direnei dagokienez.

  • Ezagutzaren babesaren eta enpresaren barnean partekatzeko eraren protokolizazioa.

  • I+G+b proiektuetarako kolaboratzaileen, aliatuen eta hornitzaileen kontrolerako eta ebaluaziorako jarraibideen ezarpena.

BERRIKUNTZA DEPARTAMENTUAREN SORRERA

Zure enpresan I+G+b kultura bai eta bere saila sortzen lagunduko dizugu.

INFORMAZIOA ESKATU

UNE 166002:2021 ZIURTAGIRIA

Berrikuntza-unitatea sortu den heinean burutuz joan den UNE 166002:2021 · I+G+b-ren Kudaeketa Sistemen Araupeko ezarpena.

ARAUA IKUSI

Hartu berrikuntzaren kultura zure enpresan arrakasta lortzeko, aldaketaz, teknologia berriez, saltzeko era berriez, merkatu berriez eta abarrez betetako ingurune batean.

Informa zaitez

Zergatik barneratu Berrikuntzaren Kultura zure enpresan

Berrikuntza jardueren eta prozesuen kudeakea eraginkorrak produktu eta zerbitzu berritzaileen bitartez aukera berriak aurkitu ditzazun ahalbidetuko du, sorkuntzarako eta merkatu berriak lideratzeko tresnak emanez.

  • Beharren identifikazioan eta proiektuen egikaritzean zentratzeko baliabide teknikoak optimizatzen dira.

  • Urteko Berrikuntza Planean isladatuko den berrikuntza-prozesu eta -izapide guztiak modu integratuan planifikatzen, dokumentatzen eta sinplifikatzen dira.

  • Berrikuntza kudeatzeko sistemaren bilakaeraren jarraipen fidela eta iraunkorra egiten da, urteko adierazleen bidez.

  • Etengabeko hobekuntza: sistemaren beharrak eta aukerak idenfitikatzen, hautatzen eta lehenesten eta ahuleziak zuzentzen.

  • Barne Berrikuntza Sistemaren emaitzen eta jasotako itzulkinen hobekuntza dakar.

  • I+G+b proiektuei loturiko finantzaketa bizkortzen du, baita bere egikaritzea eta emaitzen lorpena ere.

  • Berrikuntzari loturiko egoera guztietan kostuak eta arriskuak murrizten dira.

  • Sozialki enpresa berritzailetzat irudia eta posizionamendua hobetzen da.

– Aldaketetara egokitzeko berritu –

Gure bereizgarria

Efizientzia, bizkortasun, kontrol eta errentagarritasun handiagoarekin garatzeko, honako hauek ere biltzen ditu gure proiektuak:

Proiektuak

GRUPO GISMArekin egiten dute lan

Kasu arrakastatsu gehiago ikusi

Kontakta gaitzazu

Zure enpresan hobekuntza-prozesu bat abiarazi nahi baduzu, jar zaitez harremanetan GRUPO GISMArekin, inolako konpromisorik gabe, eta ahalik eta konponbiderik onena bilatuko dugu. Bete hurrengo formularioa, eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Zure zalantzak argitzeko, gure blogera ere jo dezakezu.

    Zurekin bat egiten dugu, zure enpresan hobetu litezkeen alderdiak zehazteko eta prozesuak hobetzen lagunduko dizun konponbiderik onena aplikatzeko.

    Bidean laguntzea nahi al duzu?