943 287 501

 

2019ko ekainaren 19an,Garraio Arloan Kalitatezko eta Ingurumenaren Sistemak ezartzeko dirulaguntza argitaratu zen, EAEko Garraio Publikoko merkantzia astunen eta bidaiarien enpresentan Kalitatea eta Ingurumenaren Sistemak ezartzea helburu duen Eusko Jaurlaritzak bultzatutako programa.

Jarraian, Eusko Jaurlaritzaren webgunetik lortutako dirulaguntzaren inguruko informazio zehatzagoa azaltzen da:  InformazioaGarraioArolokoDirulaguntza

Izen emate data zabalik egongo da 2019ko ekainaren 18tik, uztailaren 17ra arte.

Araudia: AraudiaGarraioArlokoDirulaguntza

NORENTZAKO DA?

  • EAEn kokatutako pertsona fisiko edo juridikoak.

ZER AURKEZTU DAITEKE?

  1. Kanpoko aholkularitzako gastuak
  2. Kalitatearen ikuskaritzak burutzeagatik sortutako gastuak eta baita enpresen ziurtagiria eta / edo erregistroa lortzeko erakundeen aurrean sortutako gastuak ere.

ZENBATEKO DIRULAGUNTZA JASO DAITEKE? 

Gehienez 4.000€ (25 – 30%)

Arauak:

  • Kalitatearen ISO 9001 eta Ingurumenaren ISO 14001 arauak, biak hartuko dituen Sistema.
  • ISO 9001 Arauan oinarritutako Kalitatezko Kudeaketarako Sistema.
  • Lehendik ISO 9001 Araua ezarrita dutenentzat, ISO 14001 Arauan oinarritutako Ingurumena-ren Kudeaketarako Sistema.
  • ISO 14001 Arauan oinarritutako Ingurumenaren Kudeaketarako Sistema.
  • EMAS araudian oinarritutako Ingurumenaren Kudeaketarako Sistema.
  • Ekoscan 2004 arauan oinarritutako Ingurumenaren Kudeaketarako Sistema.
  • EN-UNE 13816 Kalitate-Sistema.
  • ISO 39001 Arauan oinarritutako Bide Segurtasunaren Kudeaketarako Sistema, RTS (Road Traffic Safety).
  • UNE-EN ISO 50001 araudian oinarritutako Energiaren Kudeaketarako Sistema.

Inskripzioak eta eskaera web orrialdean egingo dira GarraioArlokoDirulaguntza

GRUPO GISMA:

GRUPO GISMAn 20 urte baino gehiago daramatzagu ISO 9001 Kalitatearen Kudeaketa, Ingurumen ISO 14001, PRL, Arau espezifikoetan lan egiten, eta ISO Arauen eta guk eginiko ERP Aplikazioen bitartez erakundeei ziurtagiriak lortzen laguntzen diegu. Prozeduren hobekuntza, formakuntza eta dirulaguntza desberdinak kudeatzeko Aholkularitza Zerbitzua ere eskaintzen dugu.

Informazio gehiagorako jarri zaitez gurekin harremaneta 943 287501 zenbakiera deituz, grupogisma@grupogisma.com helbidera idatziz edo gure web orrialdea bisitatuz www.grupogisma.com