943 287 501

TALDE BAT GARA

Grupo Gisma organizazio espezialista bat da Kudeaketa Sistemak ezartzeko Aholkularitzan (Kalitatea, Ingurumena, Laneko Arriskuen Prebentzioa, Arau espezifikoak, eta Sektoreko Erreferentziak).

Euskal Erkidegoko merkatuan duen indarra eta sustraitzea, organizazioak 20 urte hauetan egindako lanaren emaitza da, giza talde aditua baita, eskarmentuduna eta enpresei balioa ekartzeko bokazioa duena. Grupo Gismak partekatzen dituen balioei esker,  organizazioa Euskal Erkidegoko eta Nafarroako merkatu lehiakorrean txertatu da, helburu nagusia izanik enpresen beharrak asetzea, eta etengabeko hobekuntza egitea, etorkizunean ere hala izan dadin.

Grupo Gisma bereizten duen alderdietako bat, merkatuan dauden beharrei soluzioak emateko gaitasuna da, izan ere, talde informatiko propio bat du markak, eta talde horrek aplikazioak egiten ditu kudeaketa sistemak ezartzeko eta ekoizpen produkzioeisoluzioak emateko.

Grupo Gisma, espezializatuta dago, baita ere, hasten den proiektu bakoitzak behar dituen diru-laguntzak kudeatzen eta tramitatzen, goi mailako zerbitzu bat emateko prezio lehiakorrago batekin.

MISIOA, IKUSPEGIA ETA BALIOAK

MISIOA:

Enpresa espezialista bat gara kudeaketa sistemak ezartzen, balioak partekatzen dituen talde baten bitartez, eta xedetzat du balioa sortzea alde interesdun guztiei: enpresa bezeroak, pertsona aliatuak, enpresa hornitzaileak, gizartea, pertsona akziodunak, emakume eta gizonezko langileak.

IKUSPEGIA:

2019an, lortuak ikusi nahi genituzke honako hauek:

  • Kudeaketa sistemen merkatuan liderrak, erreferenteak, izatea EAEn.
  • Merkatu horretako enpresarik eraginkorrena izatea.
  • Talde kohesionatu, konprometitu eta gauza berriak probatu zalea izatea, garapen pertsonala eta profesionala izateko.
  • Gure bezeriaren gaurko eta geroko beharretatik eratorritako negozio arlo berriak atzeman eta garatzea.

BALIOAK

bezeroari zuzendua ERANTZUKIZUNA
JARRERA BAIKORRA KONPROMISOA
TALDEA

Grupo Gisman talde profesional bat daukagu, oso ondo kualifikatua eta prestatua, organizazio bakoitzak dituen beharrei soluziorik onenak emateko eskarmentua duena. Gure organizazioko langileek duten aniztasunari esker, eta hainbat proiektutan ari baitira, ikuspegi zabal batekin eratzen dugu, kudeaketa sistemarik eraginkor eta efizienteena, gure bezeroei merkatuan lehiarako abantaila bat emango diena.

GrupoGisman, gaude, gure enpresa ezagutzeko, talde teknikoa ezagutu behar dela:

  • Goi Mailako Ingeniariak  eta Antolamenduan Teknikoak diren pertsonak.
  • Ingeniari Tekniko Informatikoak diren pertsonak.
  • Ingurumeneko Teknikari Goi mailakoak diren pertsonak.
  • Enpresa Administrazioan lizentziadunak diren pertsonak.
  • Pedagogian adituak diren pertsonak.
  • Laneko Arriskuen Prebentzioan Goi Mailako Teknikoak diren pertsonak.
KALITATE POLITIKA

Grupo Gismako zuzendaritzak, bere zerbitzu guztien kalitate optimoa bermatzea beharrezkoa dela dakienez, honako kalitate politika eratu du, ondorengo printzipio nagusi hauetan oinarrituta:

  • Gure bezeria asebetetzea eta harentzat balioa sortzea.
  • GrupoGisma eratzen duten pertsonen profesionalizazioa eta kualifikazioa.
  • Teknologia berriak sartzea.
  • Etengabe hobetzea.

Gizartearekiko errespetua, legeria zorrotz betez, ingurumen inpaktua murriztuz, segurtasuna hobetuz eta gizarte erantzukizun korporatiboa hobetuz.

Grupo Gisma-ren zuzendaritzak lider izatera iritsi nahi du, kudeaketa sistemen ezarpen zerbitzuan, aplikazio informatikoak ezartzeko zerbitzuan, eta enpresei balioa ekarriko dien zerbitzu teknikoetan, Euskal Erkidegoan eta Nafarroan.

Politika horren arabera, enpresak garatu beharreko helburuak, honetara bideratuak egongo dira:

  • Kalitatea eta zerbitzua etengabe hobetzea.
  • Enpresa bakoitzaren betekizun eta baldintzetara egokitzea.
  • Pertsonen gaitasun tekniko eta pertsonala indartzea.
  • Eskura dauden baliabideak eraginkortasunez kudeatzea, GrupoGisma izan dadin.
  • Organizazio errentagarria eta bideragarria izatea.
ALIANTZAK

Grupo Gismarentzat ezinbestekoa da eragile eta entitateekin asoziatzea ahalik eta zerbitzu eraginkorrena eskaintzeko. Horregatik, organizazioak lankidetzan dihardu entitate ziurtatzailerik onenekin, zenbait elkarte profesionalekin, eta, aldi berean, lege-betekizunen gaurkotasuna dakarten lankideekin, arau berezietan edo kudeaketa joeretan.

Besteak beste entitau hauekin dauzkagu aliantzak:

ELKARTEAK

  • ADEADA
  • AEIEB
  • AFOGASCA
  • AFONVI
  • AROTZGI
  • ASCONGI-ADEGI
  • AVACOI
  • AVE-BIE
  • FEVASER
  • INSTAGI
  • SECOMA

ZIURTATZAILEAK

  • AENOR
  • BUREAU VERITAS
  • DNV
  • LLOYD´S
  • SGS
  • TÜV

BESTE BATZUK

  • ALLTRUEIS
  • BALONMANO BERA BERA
  • BEGIRALIA
  • EUSKALIT
  • ICEX
  • FSC