Deskribapena
COMPOSITE CONCEPT Irunen (Gipuzkoa) dagoen enpresa gazte bat da, konpositezko piezak fabrikatzen eta muntatzen espezializatua; bereziki, tren- eta autobus-fabrikatzaileei zuzendutako poliesterrezko piezak.
Bere proiektu eta bezeroen kostu finko eta aldakorrak zuzen egozteko tresna bat garatzeko eskatu zigun.
Emaitzak
Hiru hilabete eman genituen proiektua lantzen, eta lortu genuen fabrikazio errentagarriko eta ez-errentagarriko piezak zein ziren zehaztea, prezioak eguneratzea, eta enpresaren errentagarritasuna hobetzea.
Bezeroa oso pozik gelditu zen prozesuarekin eta lortutako emaitzekin, eta hobekuntza produktiboan lanean jarraitzeko asmoa du, hainbat arlotan, merkatuan aurrera egiteko eta hazteko, eta efizientzia lortzeko.

Enpresa | COMPOSITE CONCEPT |
Sektorea | |
Hobetutako arloa | |
Etiketak |
Lotutako proiektuak
GRUPO GISMAren kasu arrakastatsu bat izan nahi duzu zuk ere?
Zure enpresan hobekuntza-prozesu bat abiarazi nahi baduzu, jar zaitez harremanetan GRUPO GISMArekin, inolako konpromisorik gabe, eta ahalik eta konponbiderik onena bilatuko dugu. Bete hurrengo formularioa, eta zurekin harremanetan jarriko gara.