Home/Prestakuntza eta Arrakasta Kasuak/Lidergoari buruzko prestakuntza

Zertan datza Lidergoari buruzko prestakuntza?

Ikastaro honek, lidergoaren ikuspegi orokorra emateaz gain, taldeen eta pertsonen ekintza zuzentzeko eta bideratzeko behar diren ezagutzak eta gaitasunak eskuratzen lagunduko dizu. Guztia ere erakundearen misiorantz, ikuspegirantz eta balioetarantz gidatuz, parte-hartzea sustatuz eta pertsonen eta taldeen garapena aldeztuz.

Zer ikasiko duzu?

  • Zure ardurapean dituzun pertsonengan eta lantaldeetan eragina izaten.
  • Automotibazioaren eta gainerako pertsonen motibazioaren garrantziaz jabetzen eta horretarako gakoak identifikatzen.
  • Zer lidergo mota dauden, eta mota horietako bakoitza noiz erabili behar den.
  • Lider batek bete behar dituen baldintzak eta izan behar dituen ezaugarriak zein diren.
  • Lantalde kohesionatuak sortzeko eta zuzentzeko trebetasunak eta gaitasunak zein diren.

Nori zuzendua:

  • Hala arlo pertsonalean nola enpresaren arloan trebetasun hori lortzeko ezagutzak eta teknikak eskuratu nahi dituzten pertsona guztiei.
  • Lantaldeak kudeatzeaz eta zuzentzeaz arduratzen diren pertsonei.

Zalantzarik al duzu?

Lidergoari buruzko prestakuntza

    Nos diferencia

    Para una mayor eficiencia, agilidad, control y rentabilidad en el desarrollo, tu proyecto incluye: