943 287 501

2019 ekainaren 8an Zibersegurtasun Industriala programa argitaratu zen. Programa honen xedea Zibersegurtasun Industrialari bultzada bat ematea da, batik bat enpresa industrialetako IT/OT inguruneetan (Information Technology/Operational Technology) zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuei, Eusko Jaurlaritza eta SPRI-k bultzatua.

Jarraian, Eusko Jaurlaritzaren webgunetik lortutako dirulaguntzaren inguruko informazio zehatzagoa azaltzen da: ZibersegurtasunIndustriala-SPRI

Izen emate data zabalik egongo da 2019ko ekainaren 18tik, uztailaren 17ra arte.

 Araudia: AraudiaZibersegurtasunIndustriala

NORENTZAKO DA?
  • Enpresa txiki eta ertainak
  • Enpresa handiak
ZER AURKEZTU DAITEKE? Diruz laguntzeko moduko ekintzak izango dira enpresa industrialek edota produktu industrialak diseinatzen eta muntatzen dituzten enpresek egiten dituzten Zibersegurtasun Industrialeko proiektuak, baldin eta arlo hauetakoak badira:

  • Zibersegurtasun industrialeko estandarretara egokitzea. Ondoko hauek kudeatzea: ISO27001 arauak, Segurtasun Eskema Nazionala, PIC (Azpiegitura Kritikoen Babesa), zibersegurtasun prozesuaren etengabeko hobekuntza eta antzekoak.
  • Zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa IT/OT inguruneetarako (Information Technology/Operational Technology). Arkitektura seguruak diseinatu eta exekutatzea eta, hala badagokio, sare industrialen segmentazioa gauzatzea.
  • Produkzio lantegiko ekipo industrialetarako -beharrezkoak direnak ekipoen mantenimendurako, kontrolerako eta operazioetarako- urruneko OT sarbideen sekurizazioa, lan horiek gero eta sarriago egiten direlako urrunetik.
  • Informazio/datu industrialen sekurizazioa. Antolakundetik kanpoko pertsonek eginiko auditoretzak eta eraso-simulazioak, eta konpainiako datuetarako sarbide-maila desberdinak dituzten barne profilen auditoretzak.
  • Produkzio lantegietako software industrialaren zibersegurtasuna ebaluatzea eta hobetzea.
  • Enpresa industrialetako langileak zibersegurtasunaren inguruan kontzientziatzeko ekimenak.
  • Industriak zibersegurtasun industrialaren arloan duen egoeraren diagnostikoa egitea eta ekintza plan bat prestatzea Zibersegurtasuna hobetzeko. Arrisku industriala eta ahultasun industriala aztertzea. Sistema industrial kritiko bateko elementuen inbentarioa egitea. Intrusio industrialeko test bat egitea. Ahultasunak aztertzea webeko aplikazioetan. Haririk gabeko komunikazio industrialen auditoretzak egitea.
  • Eremuak eta konduktuak modelatzea Zibersegurtasun Industrialeko proiektuetan.
  • Perimetroko segurtasun gailuak eta beste gailu industrial batzuk (Switches, zundak, Appliances, firewall industrialak, PLCak, e.a.) monitorizatzea.
  • Enpresa industrialen zibersegurtasun-maila esanguratsuki hobetzeko eta gerta daitezkeen eraso mota desberdinekiko arriskua eta ahultasuna murrizteko beste proiektu batzuk.
ZENBATEKO DIRULAGUNTZA JASO DAITEKE?
  • 18.000€ gehienez
  • Kostuen %50a

GRUPO GISMA:


GRUPO GISMAn 20 urte baino gehiago daramatzagu ISO 9001 Kalitatearen Kudeaketa, Ingurumen ISO 14001, ISO 45001, ISO 27001, Arau espezifikoetan lan egiten, eta ISO Arauen eta guk eginiko ERP Aplikazioen bitartez erakundeei ziurtagiriak lortzen laguntzen diegu.

Prozeduren hobekuntza, formakuntza eta dirulaguntza desberdinak kudeatzeko Aholkularitza Zerbitzua ere eskaintzen dugu.

Informazio gehiagorako, jarri zaitez gurekin harremanetan, 943 287501 zenbakira deituz, edo grupogisma@grupogisma.com helbidera idatziz edo www.grupogisma.com web orrialdea bisitatuz.