Joan den larunbatean, irailaren 14an, REAL SOCIEDADeko zaleek uda honetan zehar Reale Seguros Stadium-ean egindako aldaketak egiaztatu ahal izan dituzte. Bi urtetan zehar egindako lan guztien ondoren, Txuri-Urdin familiak bere etxe berria ezagutzeko aukera izan du.

Reale Seguros Stadium-a birmoldatzen parte hartu duten enpresen inplikazio eta konpromisoari esker, lan egutegia etenik gabe bete ahal izan da.

Reale Seguros Stadium-eko lanean murgildutako enpresen artean GRUPO GISMAko 4 enpresa bezero bereizten dira. ONDDI, Donostiako ingeniaritza da eraikuntza modernoaren beharrei erantzuteko sortua, beti ere iraunkortasunaren, kalitatearen eta ekonomiaren irizpideetan oinarrituta, GRUPO MOYUA, eraikuntza sektorean laurogei urte baino gehiagoko esperientzia duen enpresa-taldea,GOIERRI AUKERA Goierri eskualdean kokatuta dagoen eta metalurgiaren fabrikazio eta muntaketa arloan teknologia aurreratuena duen arotzeria metalikoari eskainita dagoen enpresa eta SITAB munduan zehar interiorismoko diseinu proiektuak egiten aditua den enpresa.


GRUPO GISMAko taldea oso harro dago gure lau empresa bezeroek Reale Seguros Stamiumeko lanetan parte hartu izanagatik. Azken urteotan empresa hauek egindako lana eta ahalegina saritu dira eta horiei esker joan den larunbatean Reale Seguros Stadiumeko estreinaldiaz gozatu ahal izan genuen.