45001:2018KO JARDUNALDIA


ISO 45001:2018 ARAUA Laneko Segurtasun eta Osasunaren Kudeaketa

Gertaeraren argazkiak

ideia nagusiak


Ana Huerta, Aenorreko Laneko Arriskuen Prebentzioko Kudeaketa Sistemetako Ikuskari Nagusiak, nabarmendu zuen OHSAS 18001 ziurtagiria duten erakunde guztiek hiru urteko epea dutela OHSAS 18001 eta ISO 45001: 2018 migrazio prozesurako, hau da, epe gisa, 2021eko martxoa dute.

Bestalde, Javier Hernandez-ek, GRUPO GISMAko Kudeaketa Sistemen Koordinatzaile Teknikoak, estandarraren funtsezko puntuak azaldu zituen adibide desberdinen bidez eta estandarrak erakundeei ekartzen dizkion onurak adierazi zituen, beti ere aholkularitza aditu gisa duen ikuspegia kontutan hartuta.

Azkenik, San Jose & López enpresako Giza Baliabideen arduraduna den Mikel Garayoa-ri esker, ISO 45001: 2018 Osasun eta Segurtasuna Araua ezarri berri duen errepide garraio sektoreko gipuzkoar enpresa bati arauak eskaindi dizkion onurak aztertu ahal izan ziren. Bertaratu zirenekin ezarpen prozesua hasteko motibazioa ere partekatu zuen eta GRUPO GISMAren lana eta zerbitzua azpimarratu zituen.